XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1949an egin zuten. Han zegoen Perune-Zahar jaiotetxea ere. Familia guztia zain.

Zirrara ikaragarrizkoa sentitu nuen, Perune-Zaharreko sukaldean sartu nintzenean. Ezin sinetsirik gelditu nintzen. Zirrara zoriontsu hari esker bizi naiz oraindik.

Infernura euskara irakastera

1964a. Nafarroako Unibertsitatean klaseak emateko gonbita jaso zuen Joxemigelek. Antonio Fontan Filosofia Fakultateko dekanoak egin zion eskaintza: Euskal kulturaz hitz egitera joateko eskatu zidan.

Euskal Hizkuntza eta Kulturari buruzko Katedra sortu zutela eta ea nik hartuko nukeen ardura.

Fontan jaunak esan zidanez, denborarekin eta dirua izanez gero, Euskal Ikaskuntza guztia jarri nahi zuten Unibertsitatean eta lehenbiziko pausoa eman nahi zuten: alde batetik euskara ikasteko katedra eta bestetik euskal kultura agertu eta ikertzeko katedra.

Baietz erantzun zuen Joxemigelek.

Orduan lagun batzuk etorri zitzaizkion, Unibertsitate hori Opus-ekoa da... Nolatan sartu zara hor?, esanez.